[Food For Thought] x1 by Food Hack Lab.  

Food For Thought (elikatu burmuina!) seriea antolatzen du elkarteak, Tabakalerarekin lankidetzan,  janaria, teknologia, kreatibidadea eta praktika uztartzen dituen ekitaldietan datza. Mundu mailan interesgarriak diren gonbidatuen eskutik, beren proiektu zein ideak zabaltzeko asmoa dauka Food For Thought serieak. 

2020 -ko Urrian egin zen lehen jardunaldian, El Celler de Can Roca jatetxe famatuaren ekimen bat izango genuen ardatz: Roca Recicla proiektua. 

50478421356_4120b0edc5_o.jpg

ROCA RECICLA

Janari hondakinetatik hasita edukinontzietara, ostalaritza eta janariaren prestakuntza (baita etxeetan ere) industria-hondakin sortzaile handiak dira. Azken urteetan hondakinak baztertzeko, murrizteko, berrerabiltzeko edo birziklatzeko asmoarekin proiektu asko sortu dira eta horietatik aipamen berezia merezi du El Celler de Can Roca jatetxearen egitasmoak.

Munduko jatetxe hoberenetako bat izanda ere, beren ekoizpena ez zela inondik jasangarria konturatu ziren . Aipatutako neurri jasangarri "klasikoez" gain, beraien I+G laborategian ("La Masia" deiturikoan) jatetxeak zaborretara botatzen zituen hainbat produktu bergaitzea eta produktu berriak sortzea erabaki zuten.

Era honetan, adibidez, hustutako boteilekin edalontzi berrerabilgarriak egin dituzte, poliestireno kaxa zaharrak erabiliz loreontziak, eta abar.

Jarduera honetan ezagutzera eman genuen beste jatetxeetan nahiz hiritarren etxean eragina izan zezakelakoan.


50477717288_f95bd8160a_o.jpg

Proiektu honen bidez janariaren prestaketan jasangarritasuna helburu hartuta "upcycling" kontzeptua landu genuen. Food Hack Lab elkarteak janariarekin erlazionatutako arlo guztietako teknikak ikertzea, garatzea eta batez ere hedatzea du helburu. Proiektu hau elkarteak urtean zehar egiten duen jardueran kokatuko zen. 

"Upcycling" ideia "baztertu, murriztu, berrerabili, birziklatu" goiburupean dagoen jasangarritasunaren korrontean oinarrituta dago eta haren hondakinak murriztea sustatzea du helburu, berrerabilpen sortzailearen bidez. Beste era batera esanda: prozesu bateko hondakinak erabiliz produktu berri bat sortzean datza Upcycling kontzeptua. 

Horretarako El Celler de Can Roca jatetxe ospetsuko proiektuetako bat hartu dugu oinarri. Proiektuaren bi arduradunak (jatetxeko I+G zuzendaria eta proiektuan lanean diarduen pertsona) gonbidatuko genituen bi egunetako jarduera honetara.

Aurreneko egunean jatetxeak jasangarritasunerako pausuak nola ematen dituen ikasi genuen hitzaldi batean eta bigarren egunean berriz beraien "Roca Recicla" proiektuan egiten dutena egiten ikasiko genuen tailer praktiko batean: boteila hutsak, poliestireno kaxak, egurrezko kaxak eta plastikozko poltsak erabiliz, produktu berriak sortuz.

Babesleak:

Logos FFT ROCA RECICLA.png
Previous
Previous

Udategiak

Next
Next

Cultzyme